Kaixo neskak!
Hona hemen hainbat argazki eta bideoak.
Gora emakumeen borroka!
eta hemen PPko kongresuaren ekintzaren bideo eta manifestua:
EAEko PPk "batuta" hasi du kongresua Donostian, tentsioak
"gaindituta"Gajoyren hitzaldia, etenda Mariano Rajoy
Espainiako Gobernuko presidenteak itxi du hitzaldia. Besteak beste,
ETAri eskatu dio desegiteko, "hitz egiteko ezer" ez dagoelakoan: "Hori
da bidezkoa, demokratikoa eta arrazoizkoa. Oso erraz konpontzen da:
desegin zaitezte". Erakunde armatua desegin osteko agertokian,
"legearen inperioa" ezarriko dela gaineratu du Rajoyk, "mundu
zibilizatu osoan bezala".
Lau gaztek, ordea, eten egin dute Rajoyren solasaldia, abortuaren lege
erreformaren kontra "abortu librea" oihukatuz. "Gure gorputza, gure
erabakia" ere aldarrikatu dute, eskuak altxatuta zituztela. PPkoek
txistuka hartu dituzte, eta "bizitzari bai" erantzun diete batzuek.
Lau gazteak Kursaaletik aterarazi dituzte, eta Rajoyk protestari
erreferentziarik egin gabe jarraitu du hitzaldia.Abortua Gipuzkoa
Twitter sare sozialeko kontuak eskegi du protestaren unearen argazkia,
eta, kontu horretan bertan jakinarazi dutenez, ekintzaileak kolpeka
atera dituzte. Ondoren, Ertzaintzak identifikatu ditu.